Sarasateando


Ver vídeo

“Sarasateraz”

“Saras atetik sartu; baimenik eskatu, ez”

Pablo Sarasate iruindar konpositore eta biolin-jotzailearen bizitza eta obrari buruzko ikerketa sakonetik abiatuz, haren konposiziorik herrikoienetako zortzi hautatu eta, bertzelako irakurketa bat eginen da, garaikide kutsuaz. Tradizioa eta memoria diogu, zeren Pablo Sarasateren musikaren ezaugarrietan giltzarri diren folkloreari eta herri musikari behin eta berriz eginen baitzaio keinu, zalantzarik gabe berritzailea den lan honetan. Eskena-tokian ez da pentsa litekeen bezala biolinik agertuko baizik eta, saxoa, pianoa (Javier Olabarrieta), contrabaxua (Josemi Garzón) eta perkusioa (Gonzalo del Val). Kasu batzuetan, konpas berriak gehituko dira, lehendik daudenen ordezko harmoniak, amalgama konpasak txertatu, ezohiko erresoluzioak dituzten kadentziak, azken finean hemeretzigarren mendeko belarrietan ustekabea sortuko du entzunlearengan, dudarik ez: tradizioa eta memoria, hots.

 




 
Diskaetexea:
   

Aurkezpena
Diskoak
Aipamenak
Kontaktatu
Kontzertuak