La Orquesta Jamalandruki

Bideoak:

Ricardo Rebolledo Zubiarrain, "Jamalandruki" (Iruñea.1934/1988), emozioak sortzeko bere alegiazko fabrika Nafarroako xoko guzietara eraman zuen azti eta magiagile ospetsu bat izan zen. Gizon eskuzabala, fina, dotorea, bohemio berdinik gabea, adin guzietako ikusleak liluratu zituena, hainbertze non kabia egin baitu ezagutu zuten haurren bihotzean, bizitza osorako arrasto sakona utzirik. Hil zenean, ordea, herriko prentsan aipamen ttiki bat bertzerik ez.
Haur haietako bat izan bainintzen, nik orain, orduan baino zerttobait koxkorrago, musika hau opari eman nahi diot.
Halako pertsona baten aitzinean ezin soraio gelditu.
Ez naiz nire musika nolakoa den erraten edo goraipatzen hasiko; txorakeria litzateke; ez dakit magiarik duen edo, Jamalandrukik bere fantasiazko jokoekin egiten zuen maneran, inor hunkitu eta liluratzeko balio dezakeen. Hauxe da atera zaidana, bertzerik gabe, eta ezagutarazteko gogoa dut, David Herrington (tronpeta), Marco Bellizzi (tronboia), Luis Orduña (tuba) eta Guillermo McGill (bateria eta perkusioa), nire lagunekin batera, haiek ere euren partea gehitu baitute obra hau osatzeko, eta nik eskerrak eman nahi dizkiet, beraiek ezagutzeko suertea izan eta elkarrekin jotzen dugulako.





 

1. Urdin Txuri
2:12  (J. Goia-Aribe)   (817 KB.)
2. Moras y cristianas
1:41  (J.Goia-Aribe)   (614 KB.)
3. Anaitasuna
2:29  (J.Goia-Aribe)   (707 KB.)
4. Fandango
3:39  (J.Goia-Aribe)   (1176 KB.)
5. Jamalandruki
1:45  (J.Goia-Aribe)   (348 KB.)
6. La luna y el toro
3:42  (Carlos Castellano, Alejandro Cintas, Arreglo J. Goia-Aribe)   (1331 KB.)
7. La dolorosa
3:35  (J.Goia-Aribe)   (1082 KB.)
8. Alegria Monkiana
3:53     (473 KB.)
9. Nanai de la gutimendi
4:05  (J.Goia-Aribe)   (473 KB.)
10. Jota Vals
4:08  (J.Goia-Aribe)   (1191 KB.)
11. El torero que tenía miedo
1:50  (J.Goia-Aribe)   (629 KB.)
12. Me Miserum
2:39  (J.Goia-Aribe)   (1535 KB.)
13. Mutil Dantza
5:04  (J.Goia-Aribe)   (780 KB.)



Entzun zatia.
 
Diskaetexea:
   

Aurkezpena
Diskoak
Aipamenak
Kontaktatu
Kontzertuak