![]() ![]() |
||||||
|
Josetxo
Goia-Aribek, saxojole nafarra, nor den eta batik bat bere musika nolakoa
de jakin bada Nafarroako soinu tradizionalak eta gaurko soinuak ederki
uztartzen dakien musikariarengana jo bertzerik ez dugu.
Musika arloan eta batez ere hainbat estilotan parte hartu ondoren, egun batean bere musika sortzea erabakiko du, sei disko egitera eramanen duen etapa hasiaz.
|
Honat Josetxo Goia-Ariberen azkeneko lana "La Orquesta Jamalandruki", Lau haizezko instrumentorekin soiñu-jostaldi eta jokaldi ederra.Hor ditugu David Herrington trompetarekin, Marco Bellizzi tromboiarekin, Luis Orduña tubarekin eta Guillermo McGillekin bateria eta perkusioarekin. "Jamalandruki" izena zuen Iruñako semea izan zen hazti xelebreak. Berari halako omenalditxoa dugu musika hau, agian bera bezain liluragarria. Bere lehenbiziko lana "Auñamendi" izan zen, Nafarroan barrena halako bidai musikala eginen du, Pariseko 3 musikarirekin grabatuz. Diska honetan bere herrialdeko zenbait melodia hartuko ditu, gero bertzelakotuko dituenak. Bidai honek garaikide soinuetara eramanen gaitu dudarik gabe. Gero, "Eunate" etorriko zen., halako abentura musikala litekeena. Goia-Aribek aldi honetan bere saxoari violoncelloa erantsiko dio, honela bikote edo duoa berezia sortuz. Berrogei minutotan barrena ederrak benetan. Hirugarrenik, "Herrimiña" diskoa dugu. Hemen, eta kolaborazio gisa, izen handiko musikariak aurkituko ditugu. Hondar lan honetan ere, bide aunitz elkartzen dira, halako disko koloretsua sortuz, eta batez ere Josetxo Goia-Ariberengan musikari heldua antzeman daiketeen froga ikusiko dugularik. Geroago "Ilhargi-min" , Maddi Oihenart-en abotsa nagusiki entzuten delarik. Xiberoko emakume honen abotsa apartakoa gehi Goia-Aribek sortu eta konpondutako musika dugu ondorioa. Baita aipatu behar ere, euskal literatura berria eta zaharraren zenbait idazleren textuak musikatu egin direla, pianoa, saxoa, kontrabaxua eta abotsa lagun. Bere azken ordeko diska, bortzgarrena "Los Pendientes de la Reina" Emakume baten oroimena dugu. Hemen berriz ere tradizioa eta gaurkotsuna eskutik datozkigu, emakume presentzia aski nabarmena delarik, aintzineko eta gaurko textuekin. Estitxu Pinatxo abotsa, Sorkunde Idigoras pianoa eta Luisa Maria Brito Kontrabajoa izan dira lan hau burutzeko josetxo Goia-Aribe lagundu dutenak, Baita Diana Campóo eta Guillermo McGillen laguntasunarekin. |
|
||||